XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HONTZA

Zuhaitz zulo eta etxe zaharretan bizi da Eguzkia sartu orduko hasten da ehizean: saguak, txoritxoak, tximeletak... oso osorik irensten ditu; eta gero, lixiripena egin ondoren, haien hezurrak, lumak edo eta ileak kanpora botatzen ditu ok eginez.

Katua bezain trebea da, saguak harrapatzen.

Entzumen fineko hegazti honek, edozein zaratagatik susmatzen du bere ehizia; eta hegada bizkor eta ixil batez hurbiltzen zaio ustegabean.

Buruan, belarrien antzeko bi adar ditu.

Lumazkoak dira adar horik.

Hegazti hauek, egunez ezkutatzen diren zuloetan erruten dituzte arraultzeak.

Hiruzpalau kume egiten dituzte.

Kumeok egundoko zalapartak egiten dituzte, janari eske daudenean.

HONTZ ZURIA

Ttikiagoa eta belarri gabea.

Sabela zuriska du.

MOZOLOA

Hontzaren antzerakoa da mozoloa.

Ez du belarririk, eta hontza baino ttikiagoa da.

Gaueko hegazti ehiztari hauek mesede handia egiten digute.

Hontzak eta mozoloak dabiltzan lekuetan, ez da labazomorro eta sagu askorik ikusiko!.